Páginas

martes, 21 de febrero de 2012

Itzulpengintza: ahozkotasuna eta egokitasuna uztartuz

Ariketa honetan beheko hiru produktu horiek bikoizteko zein ahozkotasun eredu erabiliko dugun aukeratu behar dugu. Produktu bakoitzak berariazko hainbat ezaugarri ditu eta horiek kontuan hartu beharko ditugu itzulpen hauek egiteko orduan. Euskararen kalitatea ona izan dadin, zuzentasunari, jatortasunari eta egokitasunari begiratu behar diogu. Hala ere, testuingurua eta lortu nahi dugun helburuaren arabera, posible da ezaugarri horiek guztiak ez betetzea.



a)      Torrente, el brazo tonto de la ley





Santiago Seguraren filme hau bikoizteko ezbairik gabe eredu normalizatzailea kualitatiboa aukeratu dut. Garrantzitsua da egungo euskararen erabilera aintzat hartzea benetakotasun soziolinguistikoa izateko. Ez zait iruditzen eredu nomatibizatzaile batek edota medialekto batek inolako arrakastarik lortuko lukeenik, izan ere, filme honetako hizkera oso berezia da. Erregistro informal baten azpitik dago baita kolokial baten behetik ere. Esan dezakegu argota eta tabuaren arteko aldaera bat erabiltzen duela. Hori dela eta, sasi euskara erabiltzea da nire ustez itzulpen hau egiteko modu onena.

Berbaldi honetan etengabe errepikatzen da “pajilla” hitza. Espainiako Errege Akademiaren hiztegira jo dut eta han horrela aurkitzen da:

 8. f. vulg. masturbación.


Herri-hizkera gisa definitzen du beraz, Torrentek bere jatorrizko hizkuntzan erebiltzen duena. Esapide trauskilak bilatu behar dira, beraz, testua itzultzeko.


b)      Irailak 11, albistegia





Albistegi honetarako euskara batua erabiliko nuke erregistro formal batekin. Mezua argi eta zehatz azaldu behar da. Zuzentasuna da beste ardatz bat; zuzetasun gramatikal eta akademikoa. Eredu normatibizatzaileak, gainera, despertsonalizatu egiten du informazioa eta baita kazetariaren ezaugarri pertsonalak ere. Horren harira, esan dezakegu, nolabaiteko demokrazia dakarrela; klasea eta bestelako hainbat ezaugarri ezabatzen dituelako.

Egokia iruditzen zait, era berean, RTVEk George Bushen hitzak azpititulu bidez itzuli izana. Ez dakit zehatz mehatz zein arrazoirengatik egin duten hautu hau. Hala ere, ezinbestekoa da gertaera horren aurrean nolako tonua, zenbat eten... erabiltzen duen entzutea. Bigarren hegazkina Dorre Bikien aurka jotzen denean ere soinu giroa ezinbestekoa dela pentsatzen dut, isiltasuna albistegi batean ohikoa ez izan arren eta  jendearen hitzak ulertzen ez badira ere, bertakoen urduritasuna eta zirrara antzeman dezakegu.

Bide batez, txundigarria iruditzen zait, aurkezlearen, Ana Blancoren, ziurtasuna hizkuntzan eta transmititzeko eran. Egunero tragedien berri eman arren, Dorre Bikien aurkako eraso hain ikusgarria izatean, dramatismo handiko albistea zelako.

c)      Fuga de cerebros



Filme hau itzultzeko eredu normalizatzailea erabiliko nuke. Normalizatzailearen barruan ,berriz, eredu kuantitatiboa. Izan ere, ezingo nuke kokatu film hau Euskal Herriko toki konkretu batean. Dena den, gustatuko litzaidake pertsonaia bakoitzaren maila soziala eta jatorria erakustea. Beraz, tokian tokiko aldaeren errealismoa erabiltzea ezinbestekoa iruditzen zait film hau itzultzeko ordua.

EITBk “Go!Azen” filmean ere ahozkotasun eredu hori erabiltzen du. “Fuga de cerebros” agian publiko zaharrago bati zuzendua dago baina ez zait iruditzen ikuslearen profila asko aldatzen denik. Nire aukera beraz, hein batean, lehendik eginda dagoen euskal fizkio eta entretenimenduaren kudeaketan oinarritu da.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario