Páginas

Nitaz

Grabiel Garcia Marquezek esan zuen kazetaritza dela munduko lanbiderik onena. Ni ez naiz Garcia Marquez, Maialen Odriozola naiz baina idazle kolonbiarreraren hitzak nereak ere izan zitezkeen, berarekin erabat ados nagoelako. Txikitatik izan dut gustuko gauzak, istorioak…kontatzea eta horregatik erabaki nuen kazetaritza ikasketak egitea. Leioan ikasi nuen- EHUn- eta baita Bartzelonan ere -UABn-. Praktikak, berriz, Berrian egin nituen.

Baina mundua azkar aldatzen ari da. Unibertso digitalak milaka aukera berri eman dizkio komunikazioaren munduari eta baliabide horiek ezagutzeko asmoz, "Web orrien programazio eta diseinua" izeneko kurtsoa egin nuen Donostian. HTML kodea, Dreamweaver programa, PHP datu baseak, MYSQL idazkera... ikasi nituen. Baita blogak editatzeko bestelako zenbait herraminta ere.  Handik irten nintzenean, Loreak Mendian enpesan egon nintzen web orriarekin lanean. Community Manager ikastaro bat ere egin nuen Madriden.

Baina ezagutza praktiko horiek teorizatzeko asmoz, Multimedia Komunikazioa Masterrean nabil orain. Ikaragarriak dira kazetari batek gaur egun egin ditzazkeen produktu multimediak. Aurten, interneteko idazkera, bideoa/ audioa editatzen eta medio ezberdinetako eduki guzti horiek produktu bakar batean jartzen ikasi dut.

Hasieran hitzak besterik ez ziren nire tresna, orain hitzak irudiekin uztartzen ditut.

Nere nortasun digitala sare sozialetan:

No hay comentarios:

Publicar un comentario