Páginas

martes, 24 de enero de 2012

Sare sozialak estatuak balira

Zer gertatuko zen sare sozialak estatuak izango balira? Facebook herrialde bat balitz? 

Infografia honetan lurralde bakoitzak sare sozial edo orrialde bat ordezkatzen du. Googleren inperioa dugu lurraren jaun eta jabe. Haren atzetik Facebook dago, "mundu errealeko" herrialde gehienak baino handiago eta hirugarren postuan Habbo. 

Interesgarria da era berean, sare sozial hauek izan duten bilakaera ikustea. 2007an MySpace zen lurreko boteretsuena, gaur egun berriz, ozeanoan galduta dagoen irla bat besterik ez da. Fenomeno honek planetaren antzekoa prozesua jarraitzen du. Lurra bera ere kontinente bakarra zen hasieran eta  handik, bost kontinente sortu ziren. Abiaduran dago aldea, beheko bi mapa hauen artean lau urte besterik ez daude. Horregatik, adi egon behar gara mundu birtualaren bilakaerari. Batek daki, agian, Facebook bera ere arrastorik gabe desagertuko den kontinente bat izango da.

                                     
2011

                                                                        2007


Iturria: Flowtown

martes, 10 de enero de 2012

Muxuka baina egurra ateratzen duten pailazoak

Joxe Mari Agirretxe, Porrotx pailazo lasartearra, izan da bisitan Multimedia Komunikazioa Masterrean. Mundura ez garela etorri sufritzera eta barrez jarri digu hitzaldiaren hasieratik sarrera bezala bere ikuskizunaren zati bat eginez. 

Euren ibilbide artistikoaren hasieratik euskara eta alaitasuna zituzten helburu pailazoek. Herrian eta herrigintzatik atera zirela dio Agirretxek eta orain profesionalak diren arren, ez dutela nahi lotura hori galdu. Haurrentzat eredu bihurtu zirenean gai sozialagoak lantzen hasi zirela kontatu digu eta errealitateko albisteetatik abestiak sortzeari ekin ziotela.

Gauzak horrela, hainbat elkartekin ari dira gaur egun lanean eta gai askoren inguruan abestu eta dantzatu dute; amatasuna, integrazioa, gurasoen banaketa, gaixotasunak...Elkarte horien artean daude, Aspanova (Minbizia duten haurren elkartea), Gehitu (Gay eta Lesbiana elkartea), etorkinenak... 

Gainera, euskal munduko artista askorekin kolaboratu dute: Jon Maia eta Unai Iturriaga bertsolariak, Aiora Renteria eta Aitor Gorosabel abeslariak...Ia 100 artistek parte hartu dute "Pirritx, Porrotx eta Marimototx & Bonberenea txaranga" azken diskoan.


Irrien Lagunak Klubaren baitan proiektu asko dituzte martxan. Klub hau bost zutabetan oinarritu dute: osasuna, natura, zientzia, kultura eta elkartasuna eta balore horiek irudikatzen dituzten pertsonaia bana sortu dute. Haien inguruan produktu transmedia oso bat eratu dute aldizkaria, web orria, sare sozialak, jai guneak, Zerainen aterpetxea, elkartasun elkartea, liburuak... Merchandacinga ere badute markaren barruan izan ere, irabazi asmorik gabeko elkartea izan arren, defizitarioa ez izateko finantziazioa lortzea zaila dela aitortu du Agirretxek.

Ilusioz eta elkarlanean proiektu asko lortu daitezkeela eta bere positibismoaz kutsatu digu."Maitasunez egindakoa maitasunez iristen da", Porrotx dixit.




Amaitu dugu #menderakaitzak!

Zuen laguntzarekin bukatu dugu Menderakaitzak produktu transmedia. Eskerrik asko Twitter, Facebook eta blogen bidez parte hartu duzuen guztioi.

Entzun hemen osorik gure irrati-nobela:

 

lunes, 9 de enero de 2012

Zibertestu eraginkorrak egiteko zenbait gomendio

Multimedia komunikazioan mezua euskarrira egokitzeko beharraz.

Sareak hankaz gora jarri du komunikazioaren mundua baita testuak egiteko modua ere. Hipertestuak, multimediatasunak eta elkarreragiteak izugarri handitu dituzte produktu bat egitean dituzun aukerak eta zibertestuek hainbat elementu izan behar dituzte ezaugarri horiek aprobetxatzeko. Zentzu horretan, sekulako garrantzia hartu dute bi osagaiek; kotestua eta testuingurua. Alde batetik, testua fisikoki non kokatuko dugun ete gure erabiltzaileen perfil soziolinguistikoa zein den bestetik. 



Idazten hasterako orduan, garrantzitsua da xedea zehaztea. Hau da, gure produktuaren helburua zein izango den finkatzea;  informatzea, irakastea, pertsuaditzea, entretenitzea…Gauzak horrela, informazio hutserako egokia izan daitekeen hizkera adibidez, desegokia izan daiteke entretenitzeko. 

Audientzia bat aurreikustea ere ezinbestekoa da, baita haren inguruko erabaki soziolinguistikoak hartzea ere. Soslaia ez da berdina izango Lekeitioko zaharrentzat edo Laudioko gazteentzat, ezta ikasketak dituzten lagunentzat zein ez dituztenentzat… Beraz egokitasuna bilatu behar da egoera bakoitzerako. Izan ere, audientziaren profila ezagutzea eta haren hizkuntza gaitasunak zein diren jakitea ezinbestekoa da estrategia bat planteatzerako orduan. Audientziaren hizkera erabiliz gero, jendea harrapatuko duzu. Hitzek esanahi morfosintaktikoaz aparte, badutelako alderdi emozional bat.

Erabiltzaileek sarean duen portaera ere kontuan hartu behar da. Erabiltzailea internetera konektatzen denean, informazio fluxu erraldoi baten aurrean aurkitzen da. Kazetaritza digitalean garrantzitsua da, beraz, gurera ekartzeko titular deigarriak izatea. Gehienetan gainera, denbora gutxian informazio asko kontsumitzen du. Horregatik, komenigarria da testu laburrak jartzea eta informazio gehigarria hipertestua erabiliz eta estekak jarriz txertatzea. Ekarreragitean, berriz, hizkuntza informala nagusitu da erabiltzaileen artean. SMS, Chat… eraginez idatzizko eta ahozko hizkuntzaren mugak ezabatu dira. Dena den, maila informalean gabeziak ere agerian geratzen dira: erderakiko menpekotasuna, erabilera okerrak… Hori dela eta, sekulako garrantzia hartu dute hizkera eta erregistroek.



Horrez gain, zibertestuek badituzte euren berezitasunak irrati, telebista eta paperezko prentsarekin alderatuta. Multimedia izateak, hasiera batetik baldintzatzen du testua egiteko modua. Izan ere, dokumentazio lanetik hasita  pentsatu behar duzu multimedia izateak eskeintzen dizun euskarri aniztasun horretan. Interneti esker mezu batean testu idatzia, audioak, irudi estatikoak, bideoak eta infografiak izan ditzakeguko. 

Hori dela eta, produktuaren diseinua konplexuagoa da eta adi begiratu behar diogu  kotestuari; testua zein ingurutan txertatu behar dugun eta elementuak (bideoak, audioak, infografiak) nola enkajatu behar ditugun.  Gauzak horrela, egitura integratuak osa ditzakegu edo justatposizioan egon daitezke.

Sarerako formatu berriak sortzean, aurretik aipatutako ezaugarri guztiak bete behar ditugu komunikazioan eraginkorrak izateko eta gure ziber testuak eratzean euskararen kalitatea bermatzeko. Beti ere, hipertestuak, multimediatasunak eta elkarreragiteak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuz.