Páginas

lunes, 9 de enero de 2012

Zibertestu eraginkorrak egiteko zenbait gomendio

Multimedia komunikazioan mezua euskarrira egokitzeko beharraz.

Sareak hankaz gora jarri du komunikazioaren mundua baita testuak egiteko modua ere. Hipertestuak, multimediatasunak eta elkarreragiteak izugarri handitu dituzte produktu bat egitean dituzun aukerak eta zibertestuek hainbat elementu izan behar dituzte ezaugarri horiek aprobetxatzeko. Zentzu horretan, sekulako garrantzia hartu dute bi osagaiek; kotestua eta testuingurua. Alde batetik, testua fisikoki non kokatuko dugun ete gure erabiltzaileen perfil soziolinguistikoa zein den bestetik. 



Idazten hasterako orduan, garrantzitsua da xedea zehaztea. Hau da, gure produktuaren helburua zein izango den finkatzea;  informatzea, irakastea, pertsuaditzea, entretenitzea…Gauzak horrela, informazio hutserako egokia izan daitekeen hizkera adibidez, desegokia izan daiteke entretenitzeko. 

Audientzia bat aurreikustea ere ezinbestekoa da, baita haren inguruko erabaki soziolinguistikoak hartzea ere. Soslaia ez da berdina izango Lekeitioko zaharrentzat edo Laudioko gazteentzat, ezta ikasketak dituzten lagunentzat zein ez dituztenentzat… Beraz egokitasuna bilatu behar da egoera bakoitzerako. Izan ere, audientziaren profila ezagutzea eta haren hizkuntza gaitasunak zein diren jakitea ezinbestekoa da estrategia bat planteatzerako orduan. Audientziaren hizkera erabiliz gero, jendea harrapatuko duzu. Hitzek esanahi morfosintaktikoaz aparte, badutelako alderdi emozional bat.

Erabiltzaileek sarean duen portaera ere kontuan hartu behar da. Erabiltzailea internetera konektatzen denean, informazio fluxu erraldoi baten aurrean aurkitzen da. Kazetaritza digitalean garrantzitsua da, beraz, gurera ekartzeko titular deigarriak izatea. Gehienetan gainera, denbora gutxian informazio asko kontsumitzen du. Horregatik, komenigarria da testu laburrak jartzea eta informazio gehigarria hipertestua erabiliz eta estekak jarriz txertatzea. Ekarreragitean, berriz, hizkuntza informala nagusitu da erabiltzaileen artean. SMS, Chat… eraginez idatzizko eta ahozko hizkuntzaren mugak ezabatu dira. Dena den, maila informalean gabeziak ere agerian geratzen dira: erderakiko menpekotasuna, erabilera okerrak… Hori dela eta, sekulako garrantzia hartu dute hizkera eta erregistroek.



Horrez gain, zibertestuek badituzte euren berezitasunak irrati, telebista eta paperezko prentsarekin alderatuta. Multimedia izateak, hasiera batetik baldintzatzen du testua egiteko modua. Izan ere, dokumentazio lanetik hasita  pentsatu behar duzu multimedia izateak eskeintzen dizun euskarri aniztasun horretan. Interneti esker mezu batean testu idatzia, audioak, irudi estatikoak, bideoak eta infografiak izan ditzakeguko. 

Hori dela eta, produktuaren diseinua konplexuagoa da eta adi begiratu behar diogu  kotestuari; testua zein ingurutan txertatu behar dugun eta elementuak (bideoak, audioak, infografiak) nola enkajatu behar ditugun.  Gauzak horrela, egitura integratuak osa ditzakegu edo justatposizioan egon daitezke.

Sarerako formatu berriak sortzean, aurretik aipatutako ezaugarri guztiak bete behar ditugu komunikazioan eraginkorrak izateko eta gure ziber testuak eratzean euskararen kalitatea bermatzeko. Beti ere, hipertestuak, multimediatasunak eta elkarreragiteak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuz.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario