Páginas

jueves, 29 de diciembre de 2011

Menderakaitzak

Sormen Irratia ikasgairako produktu transmedia bat ari gara lantzen. Horretarako, Kukuxumuxuk atera berri duen Menderakaitzak kamisetan oinarritu gara. Bertan, Euskal Herriko historiako 44 emakume bildu dituzte. Hau ez da, ordea, produktu bukatu bat eta zure laguntza behar dugu istorioa amaitzeko.

Gure protagonistak, Maddik, bidaia berezi bat egingo du denboran zehar eta aurretik aipatutako emakume horietako batzuk ezagutuko ditu. Haiei buruz ezer gutxi daki, beraien izen abizenak eskuliburuetan agertzen ez direlako. Ziurrenik zuk ere ez dituzu ezagutuko. Jakin badakigu asko eta asko falta direla. Nork egon beharko luke? Zergatik?AnimaInformazio gehiagoz eta egin zure ekarpena gure istorioa borobiltzeko, ezinbestekoa dugu-eta!
Menderakaitzak facebooken
Informazio gehiago







 

3 comentarios:

  1. Oso ona!!!!!!!! Nor da azentu andaluza duena? Bikaina benetan! Ia zorte ona duzuen eta jendeak amaiera txukuna eskaintzen dizuen!

    ResponderEliminar
  2. Nik lucia lacarra dantzaria proposatzen dut. Nire ustez ondo merezia dauka euskal herriko historian tartetxo bat eta bestela begiratu bere biografia eta jasotako sari guztiak.
    http://www.dantzan.com/dantzariak/lucia-lakarra
    Eskerrikasko zuen arretagatik, plazer bat izan da parte hartzea.

    ResponderEliminar