Badira mila arrazoi sare sozialek euskarari egin diezaioketen ekarpena handia dela pentsatzeko. Komunikazioak dimentsio berri bat hartu du sare sozialiei esker eta fenomeno berria izan arren, indarrez sartu dira gure bizitzetan. Beraz, garrantzitsua da euskarak bere lekua izatea panorama berri honetan eta horren bidez, euskaldunok mundu zabalera edukiak zabaltzeko hizkuntza bihurtzea.
Horrez gain, bada beste arrazoi bat euskara sare sozialetan sustatzeko; kausa- ondorio harreman logikoa. Eusko Jaurlartizak argitaratutako "Euskara Hedabideetan" txostenaren arabera, gazteak dira lehenetsi beharreko adin taldea. Gainera, Euskal Herriko testuinguru soziolinguistikoa kontuan hartzen badugu, berehala ohartuko gara eurengan hazi dela elebitasuna gehien. Adin talde honek sare sozialak erabat integratuta ditu bere egunerokoan eta hauetan euskararen erabilera gailenduko balitz, lorpen handia litzateke hizkuntzarentzat. Izan ere, ezin dugu ahaztu gazteak direla etorkizuna, baita hizkuntza batena ere.
Dena den, puntu honetan ere ohiko komunikazioko patroi berberak errepikatzen dira. Nerabeek sare sozialetan ditzuten praktika linguistikoak aztertu dituzte esperientzia baten bidez, Soziolinguistika Klusterra eta Kultur Kabia-Topaguneak eta emaitzak txosten batean dituzte: "Interneteko sare sozialak eta euskara txostena". Ondorio nagusietako bat da herrian eta etxean euskararen presentzia esanguratsurik ez duten nerabeek sare sozialetan euskara era sinbolikoan bakarrik erabiltzen dutela; agurrak idatzi, eskerrak eman… Gainera euskara batuan eta laburdurarik gabe egiten dute, eta hori ez da oso erosoa bat-bateko mezuetan. Testuinguru euskaldun batean bizi eta egunerokoan euskara erabiltzen dutenen artean, berriz, SMS idazkera gailentzen da baita euskaraz ere.
Era berean, garrantzitsua iruditzen zait euskal komunitatearentzat euskaraz izatea teknologiak eskaintzen dituen tresnak; nabigatzaileak, office… Eskoletan aplikazioak euskaraz konfiguratuta badaude, errazagoa izango da gazteek euren etxeetan ere gauza bera egitea. Sare sozialetan gainera badira erabiltzaileei esker egindako lorpenak: Tuenti eta Facebook euskaratzea. Twitterrek ere gauza bera egin dezan martxan da kanpaina bat. Ekimen hori babesteko #basquetwitter hashtaga erabil dezakete tuiteroek.
Hizkuntza gutxitu batentzat erronka handia da unibertso digitalean komunitate indartsu bat sortzea baina gazteen artean erabilera bermatzen bada, arrakasta izango dugu mundu erreal zein birtualean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario