Auguste Rodin (Paris, 1840 - Meudon,1917) eskultorearen lanak ikusteko aukera izango du Gasteizko Andra Mariaren plazara hurbiltzen denak gaurtik hasi eta azaroaren 24a bitartean. Erakusketa zazpi eskulturak osatzen dute, tartean "Pentsalaria" izeneko obra ezaguna. Lan hau Dante Aligheri poetan oinarrituta dago. Gainerako beste seiak berriz, Ingalaterrako Eduardo IIInak Ehun urteko Gerraren ondoren exekutat zituen sei gizonen irudiak dira. Hiltzera zihoazen aurreko momentua aukeratu zuen Rodinek hori dela eta triste eta etsita erakusten ditu.
Gasteizko Udala eta La Caixako Gizarte Ekintzak elkarlanean antolatutako erakusketa da "Artea Kalean" izeneko programaren baitan. Rodin bera ere horregatik izan zen aintzindari bere garaian, disziplina hutsa bihurtzen ari zena berriz ere espazio publikora ateratzeagatik.
plan ederra artista handi honen obrak ikusteko. eskerrikasko
ResponderEliminarOrain dela pare bat astetxo izan nintzen eta benetan gomendagarria da bertatik bertara ikustea. :))
ResponderEliminar